viernes, 26 de septiembre de 2014

MAIALEN BIOGRAFIA



Kaixo, ni Maialen naiz 16 urte ditut eta, Arrigorriagan bizi naiz.

Arrigorriagako Institutuan ikasten dut, 4.F-n, hain zuzen ere.


Nire gogoko gauzak dira: futbola, surfa, musika entzutea (adibidez; Gatibu, Melendi, baina gehien gustatzen zaidana  Green Valley da). Nire lagunekin egotea ere asko gustatzen zait: jaietara haiekin joatea hoberena da, haiekin primeran pasatzen baitut, eta, batez ere, momentu txarretan danok gaude elkarturik laguntzen.

GREEN VALLEY




Talde hau Green Valley da, Vitorian (Gazteiz) sortu zen. Haiek egiten duten musika reggea da eta asko gustatzen zait. Adibidez, momentu txarretan haien kantak asko laguntzen zaitu ondo egoteko, edota erreflexionatzeko. Gero ere, noski, momentu onetan asko alaitzen nau.
Haien kontzertuak,  nire iritziz,  hoberenak dira: jende asko ezagutzen duzu, dantzatzen, abesten, eta, hoberena, Green Valleko abeslariarekin baita musikariekin lasai-lasai hitz egin dezakezu.



Gehien gustazten zaidan kirola surfa da. Nire familian beti egon da surfa kirola egiten, eta horren ondorioz, txikitatik nire osabak eta nire lehengusinak hondartzara eramaten ninduten, haiek surfa egiten zuten bitartean, esaten zidaten ikusteko. Horrela ikasten nuen eta urte gutxi beranduago, nik neuk surfa egiteko gai izan nuen.
8 urtekin hartu nuen nire lehenengo tabla. Lehenengo aldiz praktikatu nuenean, oso txarto moldatzen nintzen, ez nekielako nola igo tablara eta horrela.
Baina ia 16 urtekin primeran moldatzen naiz, asko gustatzen zait gehien bat neguan joatea, zeren eta olatu gehiago eta handiagoak daude. Hondartza ezberdinetan egon naiz kirol hau praktikatzen, baina orain beti joaten naiz Barrikako hondartzara, batez ere primeran dagoelako.














Hau izan da dena, espero dut zuen gustokoa izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario