lunes, 29 de septiembre de 2014

AMISH

Amish edo amishak anabaptismo doktrinako kristau talde bat da. Gehienbat bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egongo erosotasun zein teknologia bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 230.000 pertsona inguru dura, batez ere Estatu Batuetako Pennsylvania eta Kanadako Ontario estatuetan kokaturik daudelarik. (Wikipedia)
Abiapuntu horretatik, Bederatzien blogaren ikasleok lan bat prestatu dugu amishen bizitza hobeto ezagutzeko. Lehenengo eta behin, bideo batzuk ikusi ditugu klasean haien bizitzari buruz:
Gero, ikasleok aurkezpen bat egin dugu amishen bizitza alde onak eta txarrak aztertzeko. Hona hemen adibide batzuk egindako lanarekin:
Eneko Mouriño detektibe azalean jarri da. Berak sartu zen amishen bizitza ikertzera...


Eneko Muñizek, berriz, amish baten tokian jartzeko gai izan da. bere taldean ikusten dituen alde onei eta txarrei buruz hitz egin du.




Laabeidik amish talde baten apezpikuaren ikuspuntua aztertu du. Beraz, horrek bere ohiturak eta sinesmenak defenditu ditu:



Besteok beste paper batzuek hartu ditugu: Paola (amish baten emaztea, hain zuzen ere, Eneko Muñizena, baina detektibeaz maiteminduta da); Iñaki Ruiz (amish da, eta asko gustatzen zaio bere bizimodua); Maialen Carmona (emakume amisha, baina emakumeen eskubideak betetzeko eskatzen duena); Iñaki Irazabal (amish-gazte bat, eta Maialen bezala, berari ere ez zaio gustatzen amishen ohiturak); Aitziber medikua da, ez da amish, eta aurreiritziak zituen haiek ezagutu baino lehen. Hala ere, denboraren poderioz, pixka bat haien bizimodua ulertzen hasi zen; eta, amaitzeko, Estatu Batuetako presidente berak (Yerar Ramos/Barak Obama) bere irizpidea ematen du.


(Ikasleek egindako akats ortografikoen ardura ez da irakaslearena, Berak denbora eman du ortografia zuzentzeko)


No hay comentarios:

Publicar un comentario