viernes, 24 de octubre de 2014

BEDERATZIEN BLOGAREN KIDEAK (EGILEAK: IDOIA, IRAKASLEA)

Bederatzien blogaren kideek, orain dela gutxi, bere burua aurkeztu zuten. Baina, nolakoak dira haiek irakaslearen arabera? Aprobetxatuko dut "chibimachine" programa, haien aurkezpena egiteko:


Maialen Carmona: Alaia eta, pixka bat lotsatia. Horretaz aparte, kirolzalea da. Surfa egitea gustatzen zaio eta itsasoa maite du, piratek maite duten moduan.

Paola Chaparro: neska eztia, eta, zuzentasuna maite du.
Laabeidi El Ouali: umore-sena du, eta eskubideak aldarrikatzeko beti prest dago. Esan dezakegu iraultzailea dela, Pantxo Villaren parekoa:
Aitziber Garcia (berari ez zaio gustatzen tildea, beraz, ez dut jarriko): Saltsa guztietan dago, jaiaren arima da:

Iñaki Irazabal: geldiezina, ez du eserita bost minutu ere irauten. Futbola gustatzen zaio, eta, orokorrean, alkandora txuriurdina eramaten du:
 Eneko Muñiz: Afizio asko ditu, baina sekretu bat gordetzen du barruan: Kapitan Amerika da!!!!
Eneko Mouriño: Ez dut esango "zombia" dela, baina akzio filmeak eta dubstep (musika elektronika) gustatzen zaizkio, beraz, koktel horrekin "avatar" aproposa da, nire ustez:
Yeray Ramos: Beharbada, Karibeko pirata ez da, baina, zurumurruek diotenez, informatikako pirata bai. Hona hemen gure hacker:
Iñaki Ruiz: Zalantzarik gabe, gure "cowboy" da.  Animaliak eta landa eremua gustatzen zaizkio:

No hay comentarios:

Publicar un comentario