Después de estudiar la Segunda Guerra Mundial, había que tratar en profundidad el tema del nazismo. Para ello, los componentes de Bederatzien bloga tuvieron que hacer un trabajo preliminar sobre el nazismo y Hitler:
Una vez finalizado el trabajo, ya era el momento de ver la película "El Hundimiento". En este blog inserto la versión doblada de youtube, pero en clase la vimos en versión original subtitulada.
EL HORROR
Y finalmente llegó la hora de hacer un trabajo de investigación sobre diversos aspectos de la Segunda Guerra Mundial. Cada alumno escogió con libertad uno de los temas que aparecen en la página SEGUNDA GUERRA MUNDIAL.ES para presentarlo ante la clase. Nahiz eta informazioa gaztelaniaz izan, haiek euskaratz idatzi behar izan zuten:
1939 eta 1945. urteen artean garai guztietako gatazka beliko handi eta dramatikoena gauzatu zen. Bost kontinenteetako nazioek parte hartuko zuten bertan, alderdi batetan edo bestean, eta liskarrak munduaren alde batetatik bestera biderkatuko ziren, europar lautadatik afrikar basamorturaino edo ozeano Pazifikoaren bazterretaraino.
Ardatza
Gerra eragin zuen alderdiak hurrengo nazioek osatzen zuten:
Alemania nazia, Adolf Hitlerrek gidaturikoa. Europako erdialdean eta ekialdean burututako bere politika espantsionista izan zen gatazkaren arrazoi nagusienetarikoa.
Benito Mussolini-k gidaturiko Italia faxista. Alemaniako txotxongilo bezala jardun zuen momentu oro. Bere hedapen-planak Mediterraneoari begira zeuden.
Japonia inperiala, bere jauna Hiro-Hito enperadorea zelarik. Distantziaren eraginez, nazio hau ez zen bere beste aliatuekin era konbinatuan jardutera iritsi, eta bere aldetik gerra inperial bat garatu zuen ozeano Pazifikoan, Txinan eta Indotxinan.
Beste aliatuak: Errumania, Bulgaria, Hungaria eta Finlandiak gerran parte hartu zuten alemaniarren aldean. Espainia frankista neutral mantendu zen, baina Ardatzaren europar politika bermatu zuen. Vichyko Frantzia deiturikoak edo Frantziako gune ez okupatuak horrenbeste egin zuen.
Aliatuak
Alderdi aliatua, politikoki eta militarki heterogeneoa, hurrengo nazioek osatzen zuten:
Frantzia: 1940an Alemaniak garaitua, britainiar lurraldetik aritzen zen gudaroste independente bat mantendu zuen.
Erresuma Batua: Estatu Batuak gerran sartu ziren arte, Mendebaldeko indar aliatu garrantzitsuena izan zen. Britainiar Inperioak, gerran parte hartu zuten nazioak zituen barnean, gaur egun independenteak direnak, Kanada, India, Australia eta Zeelanda Berria beste batzuen artean.
Sobietar Batasuna: 1941ean sartu zen gerran, Ardatzaren indarrek inbaditu zuten ostean. Sobietar armadak egin zuen Alemaniaren kontrako ahalegin beliko handiena 1944 urtera arte.
Estatu Batuak: gerran sartzeak, 1941eko amaieran, gatazkaren bidea erabat aldatu zuen. Fronte bikoitzari eutsi zion, Europan eta ozeano Pazifikoan.
Txina: Txinarentzat Bigarren Mundu-Gerra 1937an hasi zen, japoniar inbasioaren ondoren. Lur-fronte zabal bati eutsi zion Niponiar Inperioaren kontra, honen gainean garaipena 1945ean lortu zuen arte.
Beste aliatuak: Poloniak, Jugoslaviak, Greziak eta Ardatzak okupaturiko beste nazioek, garaipen aliatuan garrantzizko papera bete zuten erresistentzia aktiboa eginez.
Gerraren leherketa
Ofizialki, Bigarren Mundu-Gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Poloniaren gaineko inbasio alemaniar eta errusiarrarekin. Frantziak eta Ingalaterrak, Poloniarekin laguntza militarreko itun bat sinatu zutenak, Alemaniari tropak erretira zitzan ohartarazi zioten. Ezezkoaren aurrean, gatazkak leher egin zuen ondorio guztiekin.
Beste nazio batzuentzat, ordea, gerrak beste esanahi bat izan zuen:
Txinak japoniarren kontrako askapen nazionalaren inguruko borroka bat bezala hartu zuen, eta izatez, beraientzat gerra bi urte lehenago hasi zen.
SESBk, Txinak bezala, gerra alemaniar okupazioaren kontrako gatazka askatzailetzat hartu zuen eta bertan "Aberriaren Gerra Handia" deitu zen; 1941eko ekainaren 22an hasi zen
Giza galerak eta gastu militarrak
Guztira sei urte iraun zuen mundu gatazkak bere ondorio azpimarragarrienak funtsezko bi aspektutan erakutsi zituen:
Giza galerak: ia hirurogei milioi hildako eta berrogei milioitik gora zauritu. Biztanleria zibila helburu beliko nagusi bilakatu zen gatazka bitartean. Bestalde, Alemania naziaren politika arrazistak garrantzizko aldaketak suposatu zituen Europako hainbat herrialdetako banaketa etnikoan.
Militar gastuak: Bigarren Mundu-gerra bilioi bat dolarretik gora kostatu zen. Gainera, gerraosteko ekonomiak denbora behar izan zuen bere onera etortzeko suntsiketa industrialagatik, eskulan faltagatik eta gerrako produkzioa bake-aldira egokitzeko zailtasunengatik.
Lurralde-aldaketak
Alemania eta Austria okupazioko lau eskualdetan banatu zuten (britainiarra, frantsesa, sobietarra eta estatubatuarra). Austriako okupazioari 1955 urtera arte eutsi zitzaion, eta Alemania, berriz, bi herrialdetan banatua egon zen (Ekialdea eta Mendebaldea) 1990 urtera arte.
Sobietar Batasunak Moldavia, Estonia, Letonia, Lituania eta Prusia ekialdeko zatiak, Polonia, Txekoslovakia eta Finlandia beretu zituen.
Poloniak, konpentsazio gisa, Prusia ekialdeko gainerakoa eta Alemaniako ekialdeko eskualde osoa beretu zituen.
Bulgariak Dobrudjako eskualde errumaniarra beretu zuen.
Txinak Mantxuria eta Japoniak okupatutako lurralde denak berreskuratu zituen. Bere aldetik, Japonia irlako lurraldera mugatua geratu zen.
Parisko bake-hitzarmena (1947) eta beste hitzarmenen ondorioz, Europako eta Ekialdeko Asiako mapa zeharo aldatua geratu zen.
LEHEN MUNDU GERRA 1914 eta 1918. urteen artean Europak gatazka beliko bat ezagutuko zuen, bere dimentsio eta bortizkeriarengatik, aurreko borroketan antzekorik izan ez zuena. Bere garaian Gerra Handia edo Europar Gerra bezala ezagutu zena, txikia geldituko zen 1939tik aurrera mundua txikituko zuen suntsimenduaren aurrean.
Gerraren leherketa
Gatazkaren pizgarri ofiziala, Austria-Hungariako tronuaren oinordeko zen, Francisco Fernando artxidukearen erailketa izan zen 1914ko ekainaren 28an, ikasle serbobosniar baten eskutan. Alemaniak, austrohungariar inperioaren aliatuak, gerra deklaratu zion Serbiari, eta honen eraginez, Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak (Entente hirukoitza) gerra deklaratu zioten otomandar inperioarekin (Batasun hirukoitza edo Inperio zentralak) aliaturik zeuden Alemania eta Austria-Hungariari.
Gerraren garapena
Mugimendu-gerra da gatazkaren lehen faseari eman zitzaion izena. Alemaniar helburua Frantzia eta Errusiaren konkista azkarra zen ofentsiba handien bitartez. Marneko frantziar erresistentziak (1914ko iraila) garaipen azkar baten egitasmo alemaniarrak oztopatu zituen. Alemaniar barneratzea handiagoa izan zen fronte errusiarrean, azken emaitzak berdinak izan ziren arren.
Trintxera-gerra: 1914aren amaieratik 1917rarte fronteak egonkor egon ziren, bi alderdiak eraso handiak gauzatzen saiatu ziren arren. Verdun eta Sommeko batailak bereziki odoltsuak izan ziren, 1916an, milaka hildakorekin. Dena dela, gudaroste batek ere ez zuen abantaila garbirik lortu.
Arma berrien erabilpenak, bala leherkariak, gasak, hegazkintza eta blindatuak kasu, ez zuen garaipen militar garrantzitsurik suposatu.
1917ko krisia
1917an gerraren norabidea aldatu zuten bi gertaera garrantzitsu egon ziren:
Estatu Batuen sarrera gatazkan Ententearen alde: aliatuen aldeko ekonomi, material eta gizon desorekak alemaniar gudarosteek harturiko lurraldeak uzten has zitezen egin zuen. Aliatuek Marneko bigarren batailan, Aisnen eta Amiensen irabazi zuten.
Iraultza boltxebikea Errusian: Errusiak barne krisi larria zuen arren, armistizio errusiar-alemaniarra ez da gauzatzen 1918rarte. Alemaniar kontraerasoak Brest-Litovskeko bakea eragiten du, honen bidez, Errusia gerratik irten eta Finlandia, Polonia, Estonia, Letonia eta Lituania galtzen ditu beste lurralde batzuen artean.
Bake-itunak
Fronteen gainbeherak eta inperioen barne egoera larriak, Batasun Hirukoitza gerrarekin jarraitzearen zentzurik ezaz jabetu dadin eragiten du.
1919ko ekainean, borrokak amaitu eta urte erdi geroago, Versailleseko bake-itunak sinatzen dira, hurrengo eraginak dituelarik:
Irabazleentzat:
Ingalaterra eta Frantzia indartuak ateratzen dira beraien inperio kolonialisten paperean. Nazioarteko inguruan bi erraldoi berri agertzen dira: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna.
Galtzaileentzat:
Alemania: gerra kalte-ordain izugarriak ordaindu behar ditu; lurralde nazionala galtzen du Frantzia eta Poloniaren mesedetan; Ingalaterra eta Frantziaren eskutara pasatzen diren koloniak ematen ditu; Sarreren desmilitartzea eta armadaren txikiaraztea gauzatzen da.
Austria-Hungaria: Inperioaren banatzea suposatzen du. Austria, Hungaria eta Txekoslovakia Estatu berri bezala azaltzen dira; Eslovenia, Kroazia eta Bosnia Serbia eta Montenegrorekin bat egiten dute Jugoslavia osatzeko; Errumaniak, Poloniak eta Italiak lurralde kontzesioak eskuratzen dituzte.
Otomandar Inperioa: Inperioaren desagerpena. Turkia nazio independente bilakatzen da. Gainerako bere jabetzak ingeles eta frantziar eskutara pasatzen dira.
BEDERATZIEN BLOGAREN KIDEEK Espainiako XIX. mendearen pertsonaia historiko baten informazioa bildu dute (bizitza eta Espainako politkari buruzko informazioa). Bere espiritu (mamu) bihurtu dira, eta XXI. mendearen jendeari nortzuk ziren eta zer egin zenuten kontatzeko prest daude (beste gauza batzuen artean).
Zozketa baten bidez ondorengo pertsonaiei buruz lan egin dute:
JOSÉ BONAPARTE eta BERE ANAIA, NAPOLEÓN by Eneko Mouriño
JUAN MARTÍN DÍEZ, “EL EMPECINADO” ETA BESTE HEROIAK by Paola Chaparro. FERNANDO VII eta BERE AITA, CARLOS IV by Yeray Ramos.
GENERAL RIEGO (Rafael del Riego) eta MARIANA PINEDA by Laabeidi El Ouali. ISABEL II eta BERE AMA, MARIA CRISTINA by Iñaki Ruiz. GENERAL ZUMALAKARREGI (Tomás de Zumalakarregi) eta BERE ETSAIA, ESPARTERO ETA ON CARLOS by Eneko Muñiz.
AMADEO DE SABOYA eta PRIM by Maialen Carmona CASTELAR eta BESTE ERREPUBLIKAKO LEHENDAKARIAK by Iñaki Irazabal. (AURKEZTU GABE) ALFONSO XII eta CÁNOVAS DEL CASTILLO by.Aitziber García
Industria-Iraultza izenarekin ezagututako aldaketa ekonomiko handia funtsezko gertaera izan zen mundu garaikidean. Nekazari-gizarte batetik industrial eta hiritar gizarte batera pasatzea suposatu zuen, kapitalismoa eta burgesiaren boterea finkatu zituen eta proletalgoaren agerpena eragin zuen (Industria-Iraultza. hiru.com)
Aurreko bideoan bakarrik ikusten dira aspektu positiboak, baina bizitza ez zen batere erraza Industria Iraultzaren garaian. Langileen egoera oso kaskarra zen eta hori egiaztatu dugu Emile Zolak idatzitako nobelarekin: "Germinal". Elaberri hori meatzarien grebari buruzko istoria gorgorra eta errealista da Frantziako iparraldean 1880an.
Bederatzien blogaren ikasleek filmea ikusi ondoren, aurkezpena egin dute Industria Iraultzari buruz eta garai hartako gazte baten azalean jarri dira bere egunerokoa idazten.
Frantziako Iraultza (frantsezez Révolutionfrançaise) 1780tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. Prozezu horretan, Frantziako Antzinako Erregimenaren egitura politikoa (monarkia absolutua, pribilegio feudalekin aristokraziarentzat eta klero katolikoarentzat) irauli zen, Ilustrazioko printzipio arrazionaletan oinarrituta eta Liberté, égalité, fraternité leloan bilduta (iturria: wikipedia).
Garai hori prestatzeko "Bederatzien bloga"ren kideek ondorengo dokumentala ikusi dute (beno, egia esan, azken minutuak ez ditugu ikusi denbora ez izateagatik, baina hemen dituzue aukera bukatzeko, ezta Laabeidi?):
Horretaz aparte, haiek ere aurkezpen bat prestatu dute horri buruz. Lana atal batzuek osatuta dago:
1. Informazio orokorra Frantziako Iraultzari buruz.
2. Gizarte-taldeak Frantziako Iraultzan.
3. Gizarte-taldeko kide bati buruz aztertu.
4. Ikasle bakoitzak pertsonai ospetsu baten informazioa ikertu behar du (Louis XVI, Marie Antoinette, Mirabeau, Danton, La Fayette, Robespierre, Olympe de Gouges, Marat eta Charlotte Corday)
5. Montesquieuk, Voltairek eta Rousseauk egindako aipamenen artean hiru hautatu eta esanahia azaldu.
Eta hauexek izan dira haien aurkezpenak:
Espainiar kulturaren Urrezko Mendean, Austriar etxeko azkeneko erregeek porrot militarrari eta nazioa munduko potentzia bezala sufritzen ari zen gainbeherari aurre egin behar izan zioten. Olivareseko konde-dukearen politika bateratzaileak Katalunia eta Portugaleko matxinada eragin zuen eta bitartean, kanpoko guda ugariek ekonomia xahutu zuten.
"BEDERATZIEN BLOGAREN" kideek aurkezpenak landu dituzte Austria txikei buruz:
FELIPE III.a
FELIPE IV.a
KARLOS II.a
Aurrez aurretik, klasean dokumental bat ikusi genuen, giroa berotzeko:
Kasualitatez, XLSemanal aldizkarian, Arturo Pérez Revertek argitaratu zuen bere atalean "Patente de Corso" ondorengo artikulua Carlos II.ari buruz:
Beraz, hainbeste lan egin ondore, "Bederatzien bloga"ren kideak orain Austria Txikietan adituak dira.
Bederatzien blogaren ikasleok mural bi egin ditugu, Erdi Aroa eta Aro Modernoa alderatuz.
JARDUERA: Irudi eta paragrafoak nahasita aurkeztu ondoren (batzuk Erdi Aroari dagozkio, eta beste
batzuk, aldiz, Aro Modernoari), irudi-paragrafoak bereizi behar izan ditugu, aro
batean ala bestean sartuz. Hori egin eta gero, paragrafoak irudiekin erlazionatu ditugu eta azkenean murala sortu dugu.
EMAITZA:
Eneko Muñiz, Eneko Mouriño, Iñaki Ruiz, eta Iñaki Irazabal
Maialen Carmona, Yeray Ramos, Laabeidi El Ouali, Aitziber Garcia, eta Paola Chaparro
Murala egiteko "Ikusmugak zabaltzen" unitate didaktikoa erabili dugu.