Kaixo, ni Iñaki naiz eta 16 urte ditut. Gurutzetan jaio nintzen eta Arrigorriagan bizi naiz.
Horrelakoa nintzen, jaio nintzenean
Orain, honelakoa naiz
Txikitan Arrigorriaga eskolan ikasi nuen.
Orain, Arrigorriagako institutuan ikasten dut 4.F klasean.
Futbolaria naiz, baina belaunean ebakuntza bat egin didate, eta orain ezin dut jolastu. Hiru talde desberdinetan jolastu dut: Etorkizun,Indartsun eta Paduran.Athletic-arekin ere partidu batzuk jolastu nituen.
Hauxe da Paduran, jolasten nuenean
Hauxe, Indartsun
Eta hauxe, Etorkizun
Indartsun negoenean, txapelketa bat jolastu genuen eta "máximo goleador" izan nintzen.
Eskupilotan ere jolastu nuen. Pilotari ona nintzen, eta kopa eta txapela irabazi nituen.
Hemen ikusi ahal dituzue irabazi nituen kopak eta txapela
Musika ere gustatzen zait Gehien entzuten dudan musika Kaotiko eta Tomorrowland dira.
Hau da guztia eta espero dut zuen gustokoa izatea.
Amish edo amishak anabaptismo doktrinako kristau talde bat da. Gehienbat bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egongo erosotasun zein teknologia bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 230.000 pertsona inguru dura, batez ere Estatu Batuetako Pennsylvania eta Kanadako Ontario estatuetan kokaturik daudelarik. (Wikipedia)
Abiapuntu horretatik, Bederatzien blogaren ikasleok lan bat prestatu dugu amishen bizitza hobeto ezagutzeko. Lehenengo eta behin, bideo batzuk ikusi ditugu klasean haien bizitzari buruz:
Gero, ikasleok aurkezpen bat egin dugu amishen bizitza alde onak eta txarrak aztertzeko. Hona hemen adibide batzuk egindako lanarekin:
Eneko Mouriño detektibe azalean jarri da. Berak sartu zen amishen bizitza ikertzera...
Eneko Muñizek, berriz, amish baten tokian jartzeko gai izan da. bere taldean ikusten dituen alde onei eta txarrei buruz hitz egin du.
Laabeidik amish talde baten apezpikuaren ikuspuntua aztertu du. Beraz, horrek bere ohiturak eta sinesmenak defenditu ditu:
Besteok beste paper batzuek hartu ditugu: Paola (amish baten emaztea, hain zuzen ere, Eneko Muñizena, baina detektibeaz maiteminduta da); Iñaki Ruiz (amish da, eta asko gustatzen zaio bere bizimodua); Maialen Carmona (emakume amisha, baina emakumeen eskubideak betetzeko eskatzen duena); Iñaki Irazabal (amish-gazte bat, eta Maialen bezala, berari ere ez zaio gustatzen amishen ohiturak); Aitziber medikua da, ez da amish, eta aurreiritziak zituen haiek ezagutu baino lehen. Hala ere, denboraren poderioz, pixka bat haien bizimodua ulertzen hasi zen; eta, amaitzeko, Estatu Batuetako presidente berak (Yerar Ramos/Barak Obama) bere irizpidea ematen du.
(Ikasleek egindako akats ortografikoen ardura ez da irakaslearena, Berak denbora eman du ortografia zuzentzeko)
Bederatzien blogaren ikasleok mural bi egin ditugu, Erdi Aroa eta Aro Modernoa alderatuz.
JARDUERA: Irudi eta paragrafoak nahasita aurkeztu ondoren (batzuk Erdi Aroari dagozkio, eta beste
batzuk, aldiz, Aro Modernoari), irudi-paragrafoak bereizi behar izan ditugu, aro
batean ala bestean sartuz. Hori egin eta gero, paragrafoak irudiekin erlazionatu ditugu eta azkenean murala sortu dugu.
EMAITZA:
Eneko Muñiz, Eneko Mouriño, Iñaki Ruiz, eta Iñaki Irazabal
Maialen Carmona, Yeray Ramos, Laabeidi El Ouali, Aitziber Garcia, eta Paola Chaparro
Murala egiteko "Ikusmugak zabaltzen" unitate didaktikoa erabili dugu.
Ni Yeray naiz 17 urte ditut. Basaurin jaio nintzen baina 4 urte nituenenan Arrigorriagara etorri nintzen bizitzera. Hemen bizi ditut nire bizitzako urte gehienak.
Arrigorriagako institutuan ikasten dut eta 4.mailan nago. Sorozlea ere banaiz.
Musika elektronikoa da nire musika gogokoena. Direla urte batzuk hasi nintzen entzuten, eta gaur egun bakarrik hori entzuten dut. Nire amets bat da munduko musika elektronikoaren festialdi handienetara joatea.
Hauek bi dira munduko festialdi handienak, eta leku guztietako jendea joaten da bietara. Bata Belgikan egiten da, Boom deitutako herri batean. Bestea hainbat lekutan ospatzen da: adibidez Kroazian eta Estatu Batuetan.
Asko gustatzen zait ere bideojokoetara jolastea eta nire lagunekin kalean egotea.
Kirola ere gustoko dut. Kirola egiterakoan, askotan futbolean jolasten dut lagunekin edo frontenisera:
Hau da nitaz, gutxi gorabehera, jakin behar duzuen guztia. Espero dut lagun ona izatea klaseko kideen artean.
Kaixo, ni Maialen naiz 16 urte ditut eta, Arrigorriagan bizi naiz.
Arrigorriagako Institutuan ikasten dut, 4.F-n, hain zuzen ere.
Nire gogoko gauzak dira: futbola, surfa, musika entzutea (adibidez; Gatibu, Melendi, baina gehien gustatzen zaidana Green Valley da). Nire lagunekin egotea ere asko gustatzen zait: jaietara haiekin joatea hoberena da, haiekin primeran pasatzen baitut, eta, batez ere, momentu txarretan danok gaude elkarturik laguntzen.
GREEN VALLEY
Talde hau Green Valley da, Vitorian (Gazteiz) sortu zen. Haiek egiten duten musika reggea da eta asko gustatzen zait. Adibidez, momentu txarretan haien kantak asko laguntzen zaitu ondo egoteko, edota erreflexionatzeko. Gero ere, noski, momentu onetan asko alaitzen nau.
Haien kontzertuak, nire iritziz, hoberenak dira: jende asko ezagutzen duzu, dantzatzen, abesten, eta, hoberena, Green Valleko abeslariarekin baita musikariekin lasai-lasai hitz egin dezakezu.
Gehien gustazten zaidan kirola surfa da. Nire familian beti egon da surfa kirola egiten, eta horren ondorioz, txikitatik nire osabak eta nire lehengusinak hondartzara eramaten ninduten, haiek surfa egiten zuten bitartean, esaten zidaten ikusteko. Horrela ikasten nuen eta urte gutxi beranduago, nik neuk surfa egiteko gai izan nuen.
8 urtekin hartu nuen nire lehenengo tabla. Lehenengo aldiz praktikatu nuenean, oso txarto moldatzen nintzen, ez nekielako nola igo tablara eta horrela.
Baina ia 16 urtekin primeran moldatzen naiz, asko gustatzen zait gehien bat neguan joatea, zeren eta olatu gehiago eta handiagoak daude. Hondartza ezberdinetan egon naiz kirol hau praktikatzen, baina orain beti joaten naiz Barrikako hondartzara, batez ere primeran dagoelako.
Hau izan da dena, espero dut zuen gustokoa izatea.
Labeidi deitzen naiz eta hamazazpi urteko mutil majua eta guapoa naiz, Arrigorriaga institutuan ikasten dut.
Laabeidi El ouali
Saharan jaio nintzen, Sahara Afrikaren iparraldean kokatutako herri bat
da. Orain Marrokok okupatuta dago eta saharauiak Tindufen bizi dira Argeliaren
mugan. Ni bederatzi urterekin etorri nintzen Euskal Herrira eta, hasieran, San
Miguel de Basaurin bizi nintzen. Bost urte pasa ondoren, Arrigorriagara
joan nintzen eta oraindik hemen bizi naiz.
Sahara Layun hiria, Hemen jaio eta bizi nintzen nik hamar urte bete nituen arte.
San Miguel nire txikitako herria da, lau urtez bizi izan nintzen han.
Arrigorriaga herria, lau urte daramat herri polit honetan bizitzen.
Gustatzen zaidan musika Reagge eta Reggeton musika dira.
Bob Marley, Reggae musikaren erregea da.
Reggeton musikaren kantari oso ospetxua "Arcangel": hemen uzten dizuet beraren abesti bat.
Kaixo ni Aitziber deitzen naiz, 15 urte ditut eta Arrigorriagan bizi naiz.
Azaroaren 23an, hamasei urte beteko ditut. Arrigorriagako institutuan ikasten dut eta hurrengo urtean batxilergoa egingo dut.
Asko gustatzen zait nire lagunekin hitz egitea, lokalera joatea eta gertatu zaidan guztia lagunei kontatzea . Lokalean bakarrik gaude neskak eta gure artean konfiantza handia daukagu. Ni oso urduria naiz eta, nahi dudanean, oso umore txarra dudanez ba asko eztabaidatzen dut nire lagunekin baina berehala konpontzen dugu beti.
Asteburuetan herriko jaietara joaten gara neguan izan ezik ez daudelako jaiak herrietan. Asko gustatzen zaigu ere kontzertuetara joatea, dantzatzea eta ongi pasatzea, Egia esanda, ume txikiak bezala pasatzen dugu jaietan.
Nire denbora librean, musika entzuten dut edo oinez ibiltzera joaten naiz lagunekin.
El día 12 de septiembre todas las portadas de los periódicos giraban en torno a la Diada que había tenido lugar el día anterior. Aprovechando que el tema de Lengua de ese día era "Los medios de comunicación", analizamos las diferentes portadas de nueve periódicos: Público, El País, El Correo, Deia, Gara, El mundo, ABC, La razón y La Vanguardia. Comprobamos que la mayoría de ellos afrontaban la noticia desde distintos puntos de vista: el hecho era el mismo (la manifestación que los catalanes hicieron ese día con motivo de La Diada), pero la visión de lo ocurrido era diferente. Después de reflexionar sobre los motivos, cada alumno de Bederatzien bloga preparó un informativo que diera cobertura a la portada del periódico que le había tocado en suerte.
Gracias a Magisto he podido confeccionar un collage con los vídeos que hicimos en clase. No se oyen sus voces, pero, al menos, refleja la actividad hecha en clase. Aquí tenéis el resultado creado por Magisto.
Hauxe da
Bederatzien Bloga. Erakusleihoan honetan
aurki ditzakezue Arrigorriaga Institutuko 4F-ko taldearen ikasleen ekoizpenak
Hizkuntza Gizarte arloan 2014-2015 ikasturtean. Baina, lehenengo eta behin,
komenigarria izango litzateke taldea aurkeztea:
DBH-4F. ARRIGORRIAGA BHI. 2014-2015
Ikus
dezakezuenez, bederatzi ikasle gara. Gutaz gehiago jakin nahi izanez gero, “BEDERATZIEN TXOKO”ra joan behar izango duzue. Han
topatuko duzue gure aurkezpena.