viernes, 22 de mayo de 2015

BIGARREN MUNDU GERRA

BIGARREN MUNDU GERRA

1939 eta 1945. urteen artean garai guztietako gatazka beliko handi eta dramatikoena gauzatu zen. Bost kontinenteetako nazioek parte hartuko zuten bertan, alderdi batetan edo bestean, eta liskarrak munduaren alde batetatik bestera biderkatuko ziren, europar lautadatik afrikar basamorturaino edo ozeano Pazifikoaren bazterretaraino.

Ardatza

Gerra eragin zuen alderdiak hurrengo nazioek osatzen zuten:
  • Alemania nazia, Adolf Hitlerrek gidaturikoa. Europako erdialdean eta ekialdean burututako bere politika espantsionista izan zen gatazkaren arrazoi nagusienetarikoa.
  • Benito Mussolini-k gidaturiko Italia faxista. Alemaniako txotxongilo bezala jardun zuen momentu oro. Bere hedapen-planak Mediterraneoari begira zeuden.
  • Japonia inperiala, bere jauna Hiro-Hito enperadorea zelarik. Distantziaren eraginez, nazio hau ez zen bere beste aliatuekin era konbinatuan jardutera iritsi, eta bere aldetik gerra inperial bat garatu zuen ozeano Pazifikoan, Txinan eta Indotxinan.
  • Beste aliatuak: Errumania, Bulgaria, Hungaria eta Finlandiak gerran parte hartu zuten alemaniarren aldean. Espainia frankista neutral mantendu zen, baina Ardatzaren europar politika bermatu zuen. Vichyko Frantzia deiturikoak edo Frantziako gune ez okupatuak horrenbeste egin zuen.

Aliatuak

Alderdi aliatua, politikoki eta militarki heterogeneoa, hurrengo nazioek osatzen zuten:
  • Frantzia: 1940an Alemaniak garaitua, britainiar lurraldetik aritzen zen gudaroste independente bat mantendu zuen.
  • Erresuma Batua: Estatu Batuak gerran sartu ziren arte, Mendebaldeko indar aliatu garrantzitsuena izan zen. Britainiar Inperioak, gerran parte hartu zuten nazioak zituen barnean, gaur egun independenteak direnak, Kanada, India, Australia eta Zeelanda Berria beste batzuen artean.
  • Sobietar Batasuna: 1941ean sartu zen gerran, Ardatzaren indarrek inbaditu zuten ostean. Sobietar armadak egin zuen Alemaniaren kontrako ahalegin beliko handiena 1944 urtera arte.
  • Estatu Batuak: gerran sartzeak, 1941eko amaieran, gatazkaren bidea erabat aldatu zuen. Fronte bikoitzari eutsi zion, Europan eta ozeano Pazifikoan.
  • Txina: Txinarentzat Bigarren Mundu-Gerra 1937an hasi zen, japoniar inbasioaren ondoren. Lur-fronte zabal bati eutsi zion Niponiar Inperioaren kontra, honen gainean garaipena 1945ean lortu zuen arte.
  • Beste aliatuak: Poloniak, Jugoslaviak, Greziak eta Ardatzak okupaturiko beste nazioek, garaipen aliatuan garrantzizko papera bete zuten erresistentzia aktiboa eginez.

Gerraren leherketa

Ofizialki, Bigarren Mundu-Gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Poloniaren gaineko inbasio alemaniar eta errusiarrarekin. Frantziak eta Ingalaterrak, Poloniarekin laguntza militarreko itun bat sinatu zutenak, Alemaniari tropak erretira zitzan ohartarazi zioten. Ezezkoaren aurrean, gatazkak leher egin zuen ondorio guztiekin.
Beste nazio batzuentzat, ordea, gerrak beste esanahi bat izan zuen:
  • Txinak japoniarren kontrako askapen nazionalaren inguruko borroka bat bezala hartu zuen, eta izatez, beraientzat gerra bi urte lehenago hasi zen.
  • SESBk, Txinak bezala, gerra alemaniar okupazioaren kontrako gatazka askatzailetzat hartu zuen eta bertan "Aberriaren Gerra Handia" deitu zen; 1941eko ekainaren 22an hasi zen

Giza galerak eta gastu militarrak

Guztira sei urte iraun zuen mundu gatazkak bere ondorio azpimarragarrienak funtsezko bi aspektutan erakutsi zituen:
  • Giza galerak: ia hirurogei milioi hildako eta berrogei milioitik gora zauritu. Biztanleria zibila helburu beliko nagusi bilakatu zen gatazka bitartean. Bestalde, Alemania naziaren politika arrazistak garrantzizko aldaketak suposatu zituen Europako hainbat herrialdetako banaketa etnikoan.
  • Militar gastuak: Bigarren Mundu-gerra bilioi bat dolarretik gora kostatu zen. Gainera, gerraosteko ekonomiak denbora behar izan zuen bere onera etortzeko suntsiketa industrialagatik, eskulan faltagatik eta gerrako produkzioa bake-aldira egokitzeko zailtasunengatik.
Lurralde-aldaketak
  • Alemania eta Austria okupazioko lau eskualdetan banatu zuten (britainiarra, frantsesa, sobietarra eta estatubatuarra). Austriako okupazioari 1955 urtera arte eutsi zitzaion, eta Alemania, berriz, bi herrialdetan banatua egon zen (Ekialdea eta Mendebaldea) 1990 urtera arte.
  • Sobietar Batasunak Moldavia, Estonia, Letonia, Lituania eta Prusia ekialdeko zatiak, Polonia, Txekoslovakia eta Finlandia beretu zituen.
  • Poloniak, konpentsazio gisa, Prusia ekialdeko gainerakoa eta Alemaniako ekialdeko eskualde osoa beretu zituen.
  • Bulgariak Dobrudjako eskualde errumaniarra beretu zuen.
  • Txinak Mantxuria eta Japoniak okupatutako lurralde denak berreskuratu zituen. Bere aldetik, Japonia irlako lurraldera mugatua geratu zen.

Parisko bake-hitzarmena (1947) eta beste hitzarmenen ondorioz, Europako eta Ekialdeko Asiako mapa zeharo aldatua geratu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada